Imanol CARRILLO
FUTBOLA - TXAPELDUNEN LIGA

Bero-bero eta zapore bizikoa dator aurtengo europar saltsa

Ronaldo eta Messi –talde berriekin–, Mbappe, Lewandowski, Haaland eta Ibrahimovic Europan euren ibilbidea handitzeko prest daude.

Ronaldok egundoko debuta egin zuen larunbatean bi gol sartuta. (Oli SCARFF | AFP)
Ronaldok egundoko debuta egin zuen larunbatean bi gol sartuta. (Oli SCARFF | AFP)

Historiako udarik beroenetakoa jasan eta gero –Euskal Herrian ez da asko nabaritu–, hemen da berriro ere sua piztuko duen Txapeldunen Ligako 2021-22 denboraldia. Eta ez galtzeko moduko arrazoi ugarirekin dator.

Izen bereziekin hasita, Cristiano Ronaldo eta Leo Messi aipa ditzakegu. Portugaldarra Manchester United-era itzuli da. Eta nola, gainera! Larunbatean bi gol sartu zituen Premier Leaguen, Newcastle United taldearen aurkako garaipenean (4-1), eta lider sendoak dira Red Devilsak. Orain, bere ‘bigarren’ etxera bueltatuta, bigarren garaikurra altxatu nahi du Ingalaterrako taldearekin. Real Madrilekin beste lau ditu.

Bestetik, Messi argentinarra udan –ezusteko handia emanda– Barça utzi beharrean aurkitu zen eta PSGrekin fitxatu zuen. Juan Ramon Riquelme bere herrikideak berriki esan duenez, «PSGk aurten Txapeldunen Liga irabazten ez badu, ez du inoiz irabaziko». Hala dirudi, gehienbat aurrean dituen jokalariak ikusita: Messi, Neymar eta Mbappe. Baina taldea da benetan garrantzitsua eta ikusi beharko da zer-nola doazkion gauzak Nasser Al-Khelaifi xekearen taldeari.

Mauricio Pochettino PSGko entrenatzaileak atsedena eman dio Messiri Frantziako Ligako azken partidan, Neymar, Di Maria eta Paredesi bezalaxe.

Barça-Bayern: Lewandowski...

Manchester Unitedek gaur egingo du debuta, Young Boysen etxean; PSGk bihar jokatuko du Brujas taldearen zelaian. Hasiera batean, ez dira lehen jardunaldiko partida deigarrienak. Horretarako Barça-Bayern Munich dago. Katalanek Messiren hutsunea nola kudeatzen duten ikusi beharko da. Asteburu honetan ez dute Sevillaren aurka jokatu, atzeratu egin baita, baina bi garaipen eta berdinketa bat lortu dute. Partida bat gutxiagorekin, hiru puntura dituzte Real Madril, Valentzia eta Atletico liderrak.

Ansu Fati, Dembele, Memphis edo Pique kapitainak hartu beharko dute gidaritza. Aurrean, Txapeldunen Ligako beste protagonista izan daitekeena izango dute: Robert Lewandoski. Bundesligako azken bi partidan Municheko taldeak 9 gol sartu ditu eta bakarra jaso –5-0 Hertharen kontra eta 1-4 RB Leipzigen etxean–. Lehenengo horretan Lewandowskik hat-tricka lortu eta bigarrenean lehenengo gola egin zuen. Lau gol daramatza bi partidan iazko «urrezko bota» izendatu zuten jokalariak (41 gol sartu zituen Bundesligan).

Liverpool-Milan: 2005eko finala

Bihar, Europa mailan zeresana ematen ari den Erling Haaland aurrelaria estreinatuko da Borussia Dortmundekin. Besiktas talde turkiarrari bisita egingo dio Bundesligako hirugarrenak.

Baina Liverpool-Milan eta Inter-Real Madril partidek bereganatu dezakete protagonismoa. Lehenengo neurketa horrek 2005eko Txapeldunen Ligako finala ekarriko digu gogora. Atsedenaldiko 3-0koa berdintzea lortu zuten ingelesek; gol horietako bat Xabi Alonso tolosarrak egin zuen. Ondoren, penaltietan, Liverpoolek lortu zuen garaikurra.

Jurgen Kloppek gidatzen duen taldeak 2018-19ko Txapeldunen Liga irabazi zuen eta momentu honetan 10 punturekin berdinduta dago Premier Leaguen Manchester United-ekin eta Txapeldunen Ligako azken garaile Chelsearekin –Azpilicueta eta Arrizabalagaren lehen aurkaria Zenit izango da, gaur bertan–.

Virgil van Dijk atzelaria, Jordan Henderson erdilaria, eta Sadio Mane, Roberto Firmino eta Mohamed Salah aurrelariak dira Kloppen bizkarrezurra.

Milanek Zlatan Ibrahimovic du taldean. Suediarra –urriaren 3an 40 urte beteko ditu– bere maila onena ematen ari da Italian. Lidergoan berdinduta daude Roma eta Napolirekin batera.

Azkenik, Inter eta Real Madrilek interes handiko beste partida bat jokatuko dute San Siro futbol-zelaian. Carlo Ancelotti Milanera itzuliko da, baina hiriko beste taldearen aurka aritzeko –Milanen entrenatzailea izan zen 2001etik 2009ra–. Real Madril gidatzen duen bigarren aldia da honakoa eta badaki zer den Txapeldunen Liga irabaztea. 2013-14an egin zuen, Zinedine Zidane laguntzaile zuela. Talde zuria da oraindik ere garaikur gehien irabazi dituen taldea: 13.

 

Lista la fase de grupos, ya con el Barça en juego

Nyon acogió ayer el sorteo de la novedosa fase de grupos de la UEFA Women´s Champions League, que se disputará entre octubre y diciembre y de la que saldrán los ocho cuartofinalistas.

Barcelona, Paris Saint Germain, Bayern de Munich y Chelsea han accedido directamente a esta fase, uniéndose a los ocho supervivientes de las dos rondas previas. Entre ellos se encuentran dos debutantes, el Koge danés y el Hoffenheim, que comparten grupo con el vigente campeón. También tres ganadores del torneo. El heptacampeón Olympique, tras quedar segundo la temporada pasada en Liga; el Wolfsburgo, también segundo en Liga y que tuvo que tirar de la tanda de penaltis para superar al Girondins; y el Arsenal, que ha tenido que superar no una, sino dos rondas previas.

La fase de grupos podrá verse en directo por televisión, bajo demanda en DAZN y de forma gratuita en Youtube. Eliminado el Levante de Leire Baños, cuatro jugadoras vascas siguen en el torneo: Irene Paredes (Barcelona), Damaris Egurrola (Olympique), Maite Oroz y Nahikari García (Real Madrid).

Los grupos quedan así: Chelsea, Wolfsburgo, Juventus, Servette (A); PSG, Breidablik, Real Madrid, Kharkiv (B); Barcelona, Arsenal, Hoffenheim, Koge (C); y Bayern, Olympique de Lyon, Hacken, Benfica (D).A.U.L.