Stian LYSBERG SOLUM AFP
BEGIRADA

Zubiak gero eta maizago erortzen dira

Zubi bat eraitsi zen atzo Norvegia hegoaldean eta auto bat eta kamioi bat ibaira jausi ziren. Azken urteetan hondamen dezente larriagoak gertatu dira; esaterako, 2017an Genovako Morandi zubia erori zen; 2019an, Taiwango Nanfang'ao zubia; 2021ean, Mexiko Hiriko metroko biaduktua, eta aurten, Pittsburgheko Fern Hollow zubia. Gertaera horiek argi uzten dute azpiegiturak eraikitzea ez dela nahikoa, horiek baldintza egokietan mantendu ere egin behar direla. Eta aurrekontu-murrizketek ez dute horretan laguntzen.