Baxurako arrantzaleek 2 milioi kilo berdel eta 1,1 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte
Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako arrantzaleek bi milioi kilo berdel eta 1,1 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte, kanpaina hasi denetik. Berdelak Eusko Label identifikazioa izango du aurrerantzean, hegaluzearekin, hegalaburrarekin eta antxoarekin batera.

Gipuzkoa eta Bizkaiko baxurako arrantzaleek 2.080.969 kilo berdel eta 1.105.357,60 kilo antxoa arrantzatu dituzte, batez beste 1,31 eta 1,68 eurotan kilo bat, hurrenez hurren. Berdela Eusko Label produktuen zerrendara sartu dela iragartzeko Hondarribian egindako agerraldian eman zituzten datuak. Arantxa Tapia Lakuako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea eta arrantza sektoreko ordezkariak izan dira aurkezpenean.
Tapiak gogora ekarri zuenez, berdelak eta txitxarroak kuotak esleituta dituzte, baina antxoak eta hegaluzeak ez, eta Lakua aspalditik ari da eskatzen «kuota horiek banatzea, arrantzaleek arrantza egokiagoa egin dezaten eta denboran zehar arrantza behar bezala banatu dezaten».
Berdela, Eusko Labeldun
Agerraldian azaldu zuten berdela Eusko Labeldun produktua izango dela, ‘Gure Arrantza’ izendapena eskuratuz. Horrek araudi teknikoan ezarritako baldintzak betearaziko dizkio. Eusko Label kalitate bereizgarriarekin identifikatutako arraina baxurako artisau flotaren ohiko tokietan harrapatutako ‘Scomber scombrus’ espeziearen berdela izango da (FAO 27 EREMUKO VII. eremua).
Lehenengo fasean berdel freskoa bermatuko du Eusko Labelak, baina produktu eraldatuetara edo prestatuetara ere irekita egongo da. HAZI Fundazioak ezarriko ditu kontrol eta ziurtapen sistemak, produktuak bete beharreko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzeko.
El sondeo de EITB coincide en buena medida con el realizado por Aztiker

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

El anuncio de cinco repatriaciones pone fin a 34 años de sufrimiento

Los planes del ministro Escrivá para privatizar la sanidad, al descubierto
