Mauro PIMENTEL AFP
BEGIRADA

Bolsonaro ez da desagertu

Aurreko igandean, Jair Bolsonarok Elon Musk-en auzipetzearen kontrako manifestazio batean parte hartu zuen, «adierazpen askatasuna arriskuan» dagoela argudiatuta. Magnate teknologikoak salaketak jaso ditu zentsura eta desinformazioa leporatuta, eta lider ultraeskuindarraren jarraitzaileak hari babesa erakustera atera ziren. Brasilgo presidente ohiak, nahiz eta oposizioan eta 2030 arte inhabilitatuta egon, jarraitzaile mordoa izaten jarraitzen du. Irudian, bi manifestari Bolsonaroz eta Javier Mileiz mozorrotuta.