EUROPA PRESS
BEGIRADA

Barakaldoko Udala, «ingurumen astakeriaren» kontra

Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritziz, Gobernu espainolaren Hegoaldeko Trenbide Saihesbideari buruzko ebazpenaren arabera, azpiegitura hau ez da lurperatuko Gorostiza auzotik pasatzean. Barakaldoko Udalaren zerbitzu juridikoak helegitea aurkeztea aztertzen ari dira, alkatearen hitzetan «ingurumen astakeria» den honi aurre egiteko eta alternatiba bideragarri bat bilatzeko, «ingurumena errespetatuko duena». Azpiegitura planifikatzaileek segitzen dute naturari eta auzokideei begiratu gabe; plano batean orbainak besterik ez dira haientzat.