NAIZ
BEGIRADA

«Gorria eta separatista»

Atzo, Barakaldoko Lutxana auzoan, omenaldia egin zioten Iñaki O’Shea “Osito” ezker abertzaleko militante historikoari. Militantziako kideek ekitaldi xume eta hunkigarria prestatu zioten. Bertan, Euskal Herriarekin eta zapalduekin izan duen konpromiso nekaezina azpimarratu zuten. Bere ibilbide militante luzea frankismoan hasi zen, eta, besteak beste, Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan zen, baita Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea ere. Errepresioa ere pairatu zuen, 18/98 sumarioan auzipetua izan baitzen.