ESKAINTZA

Elhuyar Hiztegien Renove Plana: ekarri zaharra, eraman berria

Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa berriki argitaratu dela eta, eskaintza berezia egingo zaie azokara etortzen direnei: Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) erosten dutenek %30eko deskontua izango dute, baldin eta etxean duten Elhuyar hiztegi zaharra entregatzen badute. Artekale 27-28an egongo da Elhuyarren standa, eta bertako edukiontzi arrosan jasoko dira hiztegi zaharrak. Bildutakoak berrerabili egingo dira.