Nerea GOTI

Guardia Zibila ikasleak jazartzen ari dela salatu dute hainbat eragilek

Ikasle Abertzaleetako bi kidek pairatu duten «jazarpen polizial larriaren» harira, hezkuntzako eta beste arlo batzuetako eragileek «babes osoa» adierazi eta ikasle mugimenduaren aurkako erasoak amai daitezela eskatu zuten. «Ez dira kasu bakanak eta kriminalizazioa dute xede».

«Irmoki salatzen dugu bereziki Ikasle Abertzaleak antolakundeko bi kidek pairatu duten jazarpen polizial larria», adierazi zuen atzo Bilbon hezkuntza munduko ordezkariz eta herri eragilez osaturiko talde batek. Azkenaldian hainbat ikastetxetan sumatu duten «presentzia polizial handia» gaitzetsi zuten.

Aipaturiko bi kasu larrienetan kaltetuek salaketa jarri dute epaitegian Guardia Zibilaren jokaeragatik, komunikabideei zabaldutako testigantzetan agertzen dutenez. Alta, larrienak izanik ere, ez dira horiek kasu bakanak, azaldutakoaren arabera. Adibide gisa, Goierriko ikastetxe batean gertatutakoa aipatu zuten, zentroko sarreran ikasleak goitik behera miatu izan dituztela zehaztuta.

Arantza Sarasola LABeko ordezkariak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak irakurri zuten ikasle mugimenduari babesa adierazteko hainbat erakundek eta norbanakok sinatu duten idatzia. Besteak beste, STEE sindikatua, Sortzen, Askapena, Bilgune Feminista eta Xabier Lasa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko zuzendariordeak sinatu dute, Mondragon Unibertsitateko, EHUko eta NUPeko hamabost irakaslerekin batera.

Azaldu zutenez, ez dute hezkuntza eredu bera defendatzen, baina «proiektu guztiak gauzagarri izan daitezen baldintza demokratiko berberak» izan behar dira, eta horri begira «pertsona guztientzako eskubide zibil eta politikoak» aldarrikatu zituzten. Testuinguru horretan, Ikasle Abertzaleak antolakundeak bestelako hezkuntza eredu baten alde lanean 25 urte daramatzala gogorarazi zuten, erakundearen protagonismoa ez dela hezkuntza arlora mugatu nabarmenduta. Izan ere, IAk gatazka politikoa konpontzeko azaldu duen konpromisoa goraipatu zuten, eta «konponbidearen ildoa hezkuntzatik jorratzearen aldeko hautuari eusten» diola gaineratuta.

«Ilusioa zapuztu» nahian

Ikasle Abertzaleen ibilbidea gogoan hartuta, eragileek «aitorpen politikoa» egin eta «babes osoa» adierazi zioten ikasle mugimenduari. Euren iritziz, helburu argia dute erasoek; hain zuzen, «azken hilabeteetan modu nabarian berpiztu den ikasle mugimendua kriminalizatu eta errepresio bidez akabatu nahi du Estatuak».

Gertatutakoa, halere, «ez da sektore konkretu baten kontrako eraso hutsa», beren esanetan. «Agerian uzten du Estatu espainiarrak zein jarrera duen Euskal Herriarekiko eta herri honetan askapen prozesuaren eta eraldaketa sozialaren alde egin diren, egiten diren eta aurrerantzean eginen diren urratsen aurrean». «Belaunaldi berrien esperantza eta ilusioa zapuztu nahi dute eta ez diegu utziko», adierazi zuten.

Era berean, orain artean bezala, Ikasle Abertzaleekin izandako harreman berberari eusteko konpromisoa berretsi zuten.

Estudiantes abordados en la calle e interrogados

Los testimonios de dos miembros de Ikasle Abertzaleak que han dado lugar a sendas denuncias en los juzgados hacen referencia a hechos, ocurridos a mediados del mes pasado, que agentes educativos y sociales consideran «graves ataques» contra el movimiento estudiantil.

En los relatos facilitados ayer a los medios de comunicación, uno de los afectados relata que el 11 de marzo, cuando salía de casa, fue abordado por dos Patrol de la Guardia Civil que circulaban con las sirenas activadas y a gran velocidad. Ocho uniformados le gritaron que se tirase al suelo apuntándole con sus armas, le revisaron los enseres «y cogieron lo que les interesaba: hojas de cuadernos, unos carteles y pegatinas». Fue interrogado sobre si conocía a determinadas personas, de las que le mostraron fotografías. Desde entonces, ha tenido «seguimientos continuamente», tal como consta en la denuncia.

El segundo caso, ocurrido a las 22.00 del 18 de marzo, refiere que fue interceptado por tres Patrol e interrogado sobre terceras personas y su vida personal, sin insultos ni violencia física pero con tono «irónico, de burla». La vigilancia ha seguido después «desde una distancia muy cercana». N.G.