J.L.
HERRI KIROLAK | Nafarroakoa

Faborito guztiek egin beharrekoa egin dute

Nafarroako Goma Gaineko Txapelketan, faborito guztiek egin beharrekoa egin dute, eta Berriozarren jokatu zen saioan, ez zuten hutsik egin. Mutilak 300 kilokoan aritu ziren, eta neskak, 245ekoan.

Mutilak zortzi talde zirenez, lauko bi multzotan aritu ziren. Aurrenekoan, Berriozar izan zen onena, eta bere zaleen aurrean garaipena erdietsi zuen. Bigarren postuan Amaiur A geratu zen, eta atzetik Beti Gazte eta Txantrea sailkatu ziren.

Bigarren multzoan, berriz, Beti Gazte B izan zen onena, eta Lesakakoen atzetik, Basaburua-Imotz, Amaiur B eta Kaskailueta sailkatu ziren.

Nesketan, lau talde bakarrik dira, eta multzo bakar batean aritu beharko dute. Aurreneko jardunaldian, Basaburua-Imotz gailendu zen, eta bere atzetik, Berriozar, Txantrea eta Amaiur sailkatu ziren. Bi pisuetan beste jardunaldi bat geratzen da, eta horren ostean jakingo da zeinek jantziko duen txapela, baina faboritoek eman dute hori lortzeko aurreneko pausoa.