16/09/2020

Zientzia eta teknoko bideo-lehiaketa 12 eta18 urte bitarteko gazteentzat

Gazteentzako proiektu zientifiko eta teknologikoen bideo-lehiaketa antolatu du 2020ko Elhuyarrek urrirako, Zientzia Azoka ekimenaren barruan. Estatu frantseseko Futuruscope parkerako bidaiarekin sarituko dira bideorik onenak.

GAUR8
Bideoleihaketa
Zientzia Azoka ekimeneko leihaketa (Elhuyar)

Zientzia eta teknologiako proiektu edo esperimentu baten inguruko bideo-lehiaketa jarri du abian Elhuyarrek 2020ko urrirako, Zientzia Azoka ekimenaren barruan. Datorren urriaren 1etik 31ra, gazteek bideo zientifiko eta teknologikoak aurkezteko epea zabalik egongo da. 12 eta 18 urte bitarteko gazteak banaka zein taldeka aurkez daitezke, eta saria Estatu frantseseko Futuroscope parkera taldeko kide guztientzako 3 bidaia izango da.

Parte hartzeko baldintzak eta oinarriak

Banaka edo taldeka hartu dezakete parte, talde bakoitzean lau taldekide gehienez, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek. Horretarako formulario bat bete behar dute, eta izena emateko epea 2020ko urriaren 1etik 30era bitartekoa izango da.

Aurkezten diren bideo laburrek esperimentu edo proiektu zientifiko edo teknologiko bati buruzkoak izan eta bost minutu baino gutxiago iraun behar dute. Gaiari dagokionez, guztiz askea da: zientzia ikerketako proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak… Gazteek egindako proiektua azaldu beharko dute, zer eta zergatik egin duten kontatuta, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Azkenik, bideoek originalak izan behar dute, eta publiko mota guztientzako erakargarria izatea ere sarituko da.

Epaimahaiak adin-tarte bakoitzeko bideo onena sarituko du, hiru denera: DBH1-2, DBH3-4 eta batxilergoa. Sari-banaketa 2020ko azaroan egingo da eta presentziala izango da, baina osasun-egoerak ez badu horretarako aukerarik ematen, birtuala egingo da.

Izena emateko formularioa eta parte hartzeko oinarri guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean daude: https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/bideo-lehiaketa