GAUR8

«Zientzia eta Xakea: Konexio Infinituak» topaketa, urriaren 9 eta 11 bitartean

Urriaren 9tik 11ra «Zientzia eta Xakea: Konexio Infinituak» topaketa burutuko da, DIPCk eta Eureka! Zientzia Museoak antolatuta, Gros Xake Taldearen laguntzarekin.

Topaketen kartela
Topaketen kartela

Zer lotura dago xakearen, azken belaunaldiko roboten, alzheimerraren eta neutrinoen artean? Zer eginkizun dute emakumeek xakean? Zer irakats diezaguke literaturak edo argazkilaritzak milaka urteko joko honen inguruan? Islada al daiteke zientzia xake-taulako 64 laukietan? Gogoeta horiei eta beste hainbati helduko zaie urriaren 9tik 11ra bitarte Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ospatuko den Zientzia eta Xakea: Konexio Infinituak topaketan.

Hiru eguneko ekitaldiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Eureka! Zientzia Museoak antolatua, xakearen, zientziaren, argazkigintzaren, literaturaren, eta hezkuntzaren arloko gonbidatu ezagunak bilduko ditu, diziplina horien arteko lotura harrigarriei buruz gogoeta egiteko.

Izen sonatuak eta gogoeta interesgarriak

Miguel Illescas Maisu Handiarekin hasiko da hitzaldi sorta. Espainiako txapeldun zortzi aldiz izandakoak, IBM enpresa estatubatuarrak Deep Blue makina garatzeko bildutako informatikari taldean lan egin zueneko bere esperientzia kontatuko digu. Makina horrek, 1997an, Gary Kasparov xakeko munduko txapelduna garaitu zuen, hain zuzen ere.

Xakeko izen handiko beste pertsona batek, Olga Alexandrova, Nazioarteko Maistra eta Emakumezko Maistra Handia, bi aldiz Espainiako emakumezko txapelduna denak, xakeari buruz duen ikuspegi pertsonala azalduko digu. Olgak, 2011ko Espainiako Txapelketa Absolutuan hirugarren postua lortu zuen. Txapelketa horretan, 53 parte-hartzaileko
emakume bakarra izan zen bera.

Bestetik, Leontxo García kazetari ezagunak erakutsiko digu xakea hezkuntza tresna oso ahaltsua eta integratzailea izan daitekeela, eta, besteak beste, lagungarria izan daitekeela garunaren zahartzea eta alzheimerra atzeratzeko. Bere aldetik, Paola Ferrario DIPCko Ikerbasque ikertzaileak, xakearen munduan hasiberriak; neutrinoen, medikuntzaren eta xakearen artean egon daitezkeen ustekabeko loturei buruzko hausnarketa egingo du,
zientzialari baten ikuspuntutik.

Jarduera programa oparoa antolatu dute. Informazio osoa hemen dago: www.eurekamuseoa.eus/eu/jardueren-eskaintza/zientzia-eta-xakea. Jarduera guztiak doakoak dira, baina edukiera mugatua denez, aldez aurretik eman behar da izena. Izena emateko, jo www.eurekamuseoa.eus/eu/jarduereneskaintza/
zientzia-eta-xakea webgunera. Gainera, saioak zuzenean ikusi ahal izango dira helbide honetan: http://tiny.cc/CienciayAjedrez