GAUR8

ELA gaixotasuna ikusarazi eta ikerketarako diru funtsak biltzeko webgune berri bat

Jaime Lafita bizkaitarra sortzaileetako bat duen DalecandELA elkarteak web orri berri bat zabalduko du ostegunean, gaixotasunaren inguruko errealitatea ikusaraztea eta haren ikerketa bultzatzeko funtsak biltzea helburu duena.

Duela urte batzuk ELAren diagnostikoa jaso zuen Jaime Lafita bizkaitarrak BrusELA erronka osatu zuen pasa den ekainean.
Duela urte batzuk ELAren diagnostikoa jaso zuen Jaime Lafita bizkaitarrak BrusELA erronka osatu zuen pasa den ekainean. (DalecandELA)

Pasa den ekainean Jaime Lafita bikaitarrak burutu zuen erronkak (Getxotik Bruselara, belaontziz eta tandemez) bultzada inspiratzaile bat izan du, zituen helburuengatik: ELA alboko esklerosi amiotrofikoa bistaratzea eta horren ikerketa bultzatzea; baina baita espirituagatik ere: esfortzua, talde lana, positibotasuna, elkartasuna… Orain, balio eta helburu horiek bilduko dituen tresna berri bat aurkeztu du Lafitaren ondoan aritzen den DalecandELA elkarteak, espiritu hori eta gaixotasunaren inguruko informazioa jasoko duen web orri berri bat.

Ostegunean estreinatuko dute Interneteko atari berria. «Originala, sortzailea eta sakona» izango dela aurreratu dute bultzatzailek. Elkartearen lana eta ekimenak izango dira edukien ardatz nagusiak. Horregatik, Bruselako erronkaren ondoan gaixotasunaren ikerketan sakontzearen alde sortutako proiektuek ere espazio bat izango dute Interneteko leiho berrian.

Elkarteak sare sozialetan partekatzen duen informazioaren atal berezi bat ikerketa zientifikoaren beharrari dedikatuta egongo da, ELA eritasuna pairatzen duten pertsonen osasun arretan eta zaintzan duen garrantzia nabarmenduz.

Izan ere, gaiaren inguruan sortzen diren eduki, artikulu eta ekintzen gaineko informazio eguneratua izango du atariak, azpimarratu dutenez.

Lafitak berak gogoratu duenez, gaixotasun arraro, hilgarri eta sendaezin honek munduan 100.000 pertsonatik bosti eragiten die.

Denda eta donazioak

Webgune berriak online denda bat izango du eta ikerketa finantzatzera zuzendutako donazioen atal bat. Salgai jarriko den materialaren artean, elastikoak, kirol-jertseak, txirrindularitza parkatikatzeko arropa edota boltsoak eta “Soundtrack”,are n diskak izango diru, besteak beste.

Donazioei dagokienez, bestalde, irakurleek aukera ezberdinak aurkituko dituela aurreratu dute. Zehaztu dutenez, azken urteetan ia 300.000 euro biltzea lortu du DalecandELAk, fundazio, elkarte eta gaixoei zuzendu dituenak.