GAUR8

Euskal ikerketa kuantikoak Europako proiektu batean hartuko du parte

EHUko eta Ikerbasqueko ikerketa kuantikoak Europar Batasunak 1,26 milioi eurorekin finantzatuko duen hiru urteko proiektu batean hartuko du parte. Helburua da osagai kuantikoak balioztatzeko diagnostiko tresnak garatzea.

Ikerketa programan parte hartzen duten zentroetako ikerlariak, irudian.
Ikerketa programan parte hartzen duten zentroetako ikerlariak, irudian. (Unai ZORRIKETA | EHU)

Europar Batasunak (EB) 1,26 milioi euro inbertituko ditu ikerketa kuantikoarekin lotutako programa berri batean. Hiru urteko iraupena izango du proiektuak, Italiako Fisika Nuklearreko Institutu Nazionalak koordinatuko du, eta EHU Quantum Center euskal zentroaren parte hartzea izango du.

‘QuantERA’ programaren esparruan finantzatutako ‘T-NiSQ’ (Tensor Networks in The Simulation of Quantum materials) izeneko proiektuak osagai kuantikoak balioztatzeko diagnostiko tresnak garatu behar ditu.

«Helburua printzipioak erabiltzen dituzten ordenagailu kuantikoetarako sare kuantiko eta tentsoreko algoritmoak sistematikoki sortzea da, konputazio kuantikoko gailuak ziurtatzeko eta balioesteko», azaldu dute ikertzaileek.

«Ezinbesteko tresnak»

Nabarmendu dute, bestalde, T-NiSQ-en azterketak eta garapenak «ezinbesteko tresna» direla «materia kuantikoko korrelazio efektu dinamiko eta indartsuak hobeto ulertzeko eta neurrira egindako tresnen diseinuan erabiltzeko».

Programaren hasierarekin bat eginez, «konputazio kuantikoari, material kuantikoei eta sentsore kuantikoei eta aplikazioetarako transferentzia teknologikoari buruzko ikerketa topaketa» burutu da Donostian, EHUk antolatuta.