We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
fa0b3130Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:
Arabako Lautadako Kuadrillak Vicente Lopez argazkilaria omendu du erakusketa batekin
Vicente Lopez XX. mendearen bigarren erdiko kronista eta erretratistaren lana omendu nahi duen erakusketa dute ikusgai Dulantziko Micaela Portilla Kultur Etxean. Azaroaren 20ra arte ikusi ahal izango da argazkilariaren lanari buruzko bilduma.

Dulantziko Micaela Portilla Kultur Etxean, ‘Lautadako kronista. Vicente Lopez’ erakusketa dago ikusgai. Erdi Aroko Arabak antolatu du Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila, Dulantziko Udala eta Udaparen laguntzarekin.
Erakusketa azaroaren 22ra arte egongo da zabalik, eta haren bidez Vicente Lopez Martinez (1918-2001) argazkilaria eta Dulantziko ile-apaintzailea izan zenaren bizitza eta lana omendu nahi dute. Izan ere, nabarmendu dute Lautadako eta XX. mendearen bigarren erdiko jendearen kronikari grafikoa izan zela Lopez.
Schommer Koch argazkilariaren estudioan hasi zen argazkigintzan, eta ‘Norte Expres’, ‘La Gaceta’, ‘El Pensamiento Alaves’ eta Donostiako ‘La Voz de España’ egunkarietarako prentsa korrespontsala izatera iritsi zen.
Gainera, 1940ko eta 1980ko hamarkaden artean, milaka gizon eta emakume gazte eta adineko hilezkortu zituen bere kamerarekin, Dulantzin –bertan bizi izan zen bizitza osoan– eta inguruko herrietan izandako gertakarien argazkietan agertzen direnak.
Landa bizitza
Erakusketak bere biografia jasotzeaz gain, lau atal tematiko ditu: landa-bizitzari, emakumeari, kirolari eta jaiei eskainitako ehunka irudirekin. Horrez gain, ‘Vicentin’-entzako posatu zutenenen erretratu sorta bat ere badago, senitartekoek eta ondorengoek identifikatu ahal izango dutena.
Vicente Lopezen bilduma, 30.000 negatibo fotografiko baino gehiagoz osatua, Arabako Foru Aldundiari eman zioten 2014an dohaintzan Iñaki eta Begoña seme-alabek, eta Arabako Artxiboan dago.
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
053e814bDetails: