Familia zaintzaileei laguntzeko Zainduz programaren saio berriak Galdakaon
Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaz arduratzen diren senitartekoei lagunzteko Zainduz programak saio berriak eskainiko ditu Galdakaon aste honetatik aurrera. Laguntza taldeez gain, bakardadeari buruzko hitzaldia dago programazio berrian.

Galdakaoko Udalak bultzatzen duen Zainduz programak jarduerei ekingo die berriro Gabonen ostean, saio berriekin. «Mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei» zuzenduta, «zaintzari aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutza eta baliabideen prestakuntza eta informazioa eskaintzen ditu».
Udalak gogoratu du ohar batean, Bizkaian mendekotasuna duten pertsona gehienak etxean egoten direla eta haien senitartekoak direla zaintzen dituztenak, «nagusiki emakume batek».
«Hauek ez dute beti informazio guztia edo zeregin garatzeko gaitasun fisiko, emozional edo ekonomiko egokirik», nabarmendu du.
Egoera horiei aurre egiteko jarduera despeberidnak zabalduko ditu prgramak. Hurrengo hiruhilekoan, adibidez, laguntza talde bat arituko da asteazkenero Naroa Azurmendi psikologoaren eskutik. 11.00etatik 12.30era izango dira saioak apirilaren 9ra arte, Izarra Adinekoen elkartean.
Bigarren laguntza taldea Olabarrietako adineko pertsonen elkartean arituko da Azurmendik gidatuta. Bi astean behin izango dira saio hauek urtarrilaren 23tik apirilaren 3ra, 11.00etatik 12.30era.
Asteazkenean, hilaren 26an, ‘Soledad no deseada: causas y cómo prevenirla’ hitzaldia izango da Izarra adinekoen elkartean, q11.00etan.
Banakako laguntza zerbitzuari dagokionez, bestalde, Azurmedi psikologoak eskainiko du Gizarte Ekintzako Pontzi Zabala kaleko lokaletan, aurretik hitzordua hartuta.
Gogoratu du Udalak doakoak direla zerbitzu guztiak, mendekotasuna duten senitartekoen zaintzaileei zuzenduta daudela eta izen ematea zabalik dagoela, 944 010 545 telefono zenbakian.

