‘Loa eta Laia’ marrazki bizidunek hirugarren denboraldia dute: ‘Bizitzaren melodia’
‘Loa eta Laia’ euskarazko marrazki bizidunen hirugarren denboraldiak hamar atal berri ditu ‘Bizitzaren melodia’ izenburupean. Musika ardatz hartuta eta Euskal Herritik begiratuta, bakearen aldeko aldarria eta Maritxu Tellatukoaren omenezko kanta dira osagai berrietako batzuk.

‘Loa eta Laia’ animaziozko serieak hirugarren denboraldia estreinatuko du. ‘Bizitzaren melodia’ izenburu orokorra dute hamar atal berriek, eta bizitzako etapetan musikak duen garrantzia dute ardatz.
«Musika munduaren aniztasuna eta unibertsaltasuna erakutsiko ditu Euskal Herritik begiratuta eta mundu osoko erritmo ezberdinak landuz», azaldu dute proiektuaren sortzaileek.
Bakearen aldeko aldarria, euskal folklorearen instrumentuak, munduko musika estilo desberdinak, ipuinak eta irudimena lantzeko atal bereziak daude sorta berrian, baita Maritxu Tellatuko pertsonaiari omenaldia ere, abesti baten bidez.
Helburu didaktikoen artean generoen arteko berdintasuna eta errespetua sustatzea aipatu dute. Gogoratu dute, halaber, musikak sormenaren aldetik dituen onurak, tresna baliagarri gisa «bai gizakion arteko harremanetarako eta elkar ezagutzarako eta bizikidetzarako».
Josu Bergara Aretxabaleta musikari eta publizistak eta Paul Caballero Barturen ilustratzaileak sortuta, telesailak milioi bat erakustaldi baino gehiago ditu YouTube kanalean, eta 3.000 harpidedun baino gehiagok jarraitzen du.
2025era begirako erronken artean, zuzeneko ikuskizunaren prestaketa eta bidean dauden ‘merchandaising’ produktuak nabarmendu dituzte. Babeslegotzarako aukera berriak martxan jartzeko ikerketa ere aipatu dute.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Ez nuen inoiz pentsatu ni kirolaria izan nintekeenik, are gutxiago maila honetan»
