GAUR8

Lau sortzailek egunerokoan dituzten estutasunak, aste honetako gai nagusian

Aste honetako alean Lanarteak sortzaileen artean egin duen inkestaren emaitzak ekarri ditugu azalera. Hemen duzue Asier Aiestaranek NAIZ Irratiko Zebrabidea saioan egindako aurrerapenaren zatitxo bat.

Euskal artisten lan eta bizi baldintzei buruzko lehen inkestaren emaitzak argitara eman berri ditu Lanarteak –Euskararen Langile Profesionalen Elkartea–, eta jarri du zer pentsatua. Laburbilduz, prekaritateak eta ezegonkortasunak baldintzatua da sortzaile horien egunerokoa.

Nork bere esperientziatik gogoeta egin dezan gonbidatu ditu lau sortzaile Xole Aramendi gure lankideak: Andoni Egaña bertsolaria, Joseba Larratxe marrazkilaria, Olatz Salvador musikaria eta Pantxike Telleria koreografoa. «Glamour» faltsuaren atzean lanbide batzuek ezkutatzen dituzten estutasunak eta ezintasun ekonomikoak utzi dituzte agerian.

Eta horrekin batera, beste hainbat gai ere aurkituko dituzue GAUR8ren azken alean: Simone Veilen testigantza jasotzen duen liburua Auschwitz askatu eta 80 urtera, Jon Garmendia "Txuriya"-k Venezuelatik bidalitako kronika, Txillardegiren inguruko Alaitz Aizpururen analisia, "Gogoa pausoz" dokumentalari buruzko erreportajea edota Mamadou Sarr Diame senegaldarrari egindako elkarrizketa.