1500 eta 1850 arteko Euskal Herriko historiari buruzko hitzaldi zikloa, ikertzaile gazteen eskutik
Martxoaren 6tik aurrera, Euskal Herriko historiari buruzko hitzaldi zikloa egingo dute Bibat Arabako Arkeologia Museoan. 1500 eta 1850 urteen arteko espazio historikoan kokatuta, EHUko ikertzaile gazteeek alderdi ezberdinak jorratuko dituzte ostegunero, 19.00etatik aurrera.

Bibat Arabako Arkeologia Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) lankidetzan 1500 eta 1850 urteen arteko historiaren hainbat alderdi aztertuko dituzten jardunaldiak antolatu dituzte
Filologia eta Historia saileko doktoregai gazteak dira protagonistak, gainera, haiek izango baitira modu atsegin eta entretenigarrian ikertzen dituzten gaiak plazaratuko dituztenak.
Ikasleen lana ezagutaraztea da Unibertsitatearen helburua, «ikerketa berrienen emaitzak publikoarekin partekatuz». EHUk esan duenez, unibertsitatearen eta herritarren arteko lotura handiagoa sustatu nahi da.
«Historiaren alderdi berritzaileak eta ez oso ezagunak ikasteko aukera izango duten galderei tartea» izango da hitzaldi zikloan.
Zikloan Pablo Presumido Casado Nafarroako erresumaren historia politikoan espezializatutako historialariak parte hartuko du, Jon Mata Gainzarain medikuntzaren historiaren ikertzaileak, Edurne Garrido Conde ikerlariak (bere lanak herri-klaseen pentsamoldea hobeto ulertzean oinarritzen dira), Xabier Iñarra San Vicente pentsamoldeen historian adituak eta Mikel Larrinaga Ortiz ikertzaileak pobreziaren eta horri aurre egiteko ospitale eta ostatu gisa erabilitako zentroen ikerketan aditua.
Horiek guztiek askotariko gaiak jorratzen dituzte, eta helburu bat partekatzen dute, «historiako protagonistak hobeto ezagutzea» kezka eta «duela mende batzuk bizi izan zirenei aurpegia eta izena jartzea».
Gertakari handien historia baten aurrean, ziklo honek askotariko bizipen eta errealitateen kontakizuna proposatzen du: «gizartea nola antolatzen zen, nola bizi zen, zer kezka zituzten eta zer zailtasunekin borrokatu behar zuten hobeto ulertzen lagunduko dutenak, egoera sozial eta ekonomikoak gaur egungoak ez bezalakoak ziren garai batean»
Hitzaldiak 19.00etan izango dira Bibat Museoko Areto Nagusian, martxoaren 6an, 13an, 20an, 27an eta apirilaren 3an, ostegunetan. Martxoaren 6an, ‘¿Un rey autoritario o un reino con autonomía? El reino de Navarra en la Edad Moderna’ hitzaldia eskainiko du Pablo Presumido Casadok; martxoaren 13an, ‘Entre tradición y modernidad: La salud y la enfermedad en el País Vasco’ Jon Mata Gainzarainen esku; eta martxoaren 20an, ‘Más allá del mito: La Inquisición como mecanismo de represión y control social’, Edurne Garrido Conderen eskutik.
Martxoaren 27an, ‘¿Adán y Eva hablaban en euskera? Cómo explicó el origen de los vascos antes del siglo XX’ hitzaldia emango du Xabier Iñarra San Vicentek. Zikloa itxiko duen hitzaldia apirilaren 3an izango da: ‘Desigualdad entre iguales: Mendigos y vagos en el País Vasco’, Mikel Larrinaga Ortizen eskutik.
