NASA-k aukeratutakoa

Mikel Martinez astroargazkilari gasteiztarra pozik egoteko moduan da. NASAko APOD (Astronomik Picture Of The Day) webgunean bere argazkia aukeratu dute, goian ageri den horixe hain juxtu. Astroargazkilaritzan dabiltzanentzat sari handia da NASAko webgune horretan aukeratuak izatea, errekonozimendu ederra. Martinezek kontatu duenez, «argazkian agertzen den objektua Iris Nebulosa da, eta bere inguruan dauden laino molekularrak. Iris Nebulosa kolore urdineko izar-lainoa da eta Lurretik 1.300 argi-urtera dago, Cefeo izeneko izar multzoaren baitan». Argazkiaren atzean ordu askoko lana dago. Bai argazkia ateratzeko momentuan emandako orduak eta baita gero ordenagailu aurrean informazio osoa azalera ateratzeko emanikoak. Martinezek esan duenez, joan den maiatzean Pirinioetan ateratakoa da argazkia.  amagoia.mujika@gaur8.info