Blaitu arte busti nahian

Euririk ez du ari. Blaitu arte busti nahi dugu, baina. Eskutik oratu eta giza amarauna sortu gura dugu. Erlojuaren orratzei eutsi, eta gure ordua ere badela esan nahi diogu munduari. Askatasun egarria laukitxoetan markatu nahi dugu. Besteen antzera, etorkizuna hautatu, ez besterik. Inurri lanean abilak gara, iraganeko ekarpena horren testigu. Durango eta Iruñea elkartzen duen ehun zangoa izan gaitezke, bai eta bandera edo boto-kutxa ere. Harean zein errepidean utzi nahi dugu aztarna, herri baten arnasa. Itxaropen izpiek agudotzen duten hatsa. oihana.llorente@gaur8.info