Jose Angel Oria

Bakezaleen saria, urteotako espioitza salatu dutenei

Carl Von Ossietsky saria eman zieten joan den astelehenean Edward Snowden AEBetako NSA agentziako analista ohiari, Glenn Greenwald kazetariari eta Laura Poitras dokumentalistari, inoiz izan den espioitza eskandalurik ikaragarriena ezagutzera emateagatik, beren bizitza arriskuan ipinita. Hiru sarituek Obama AEBetako presidenteak ezkutuan eduki nahiko lituzken kontuak argitaratu zituzten eta, ondorioz, Snowden ezin da egun nahi duen lekura joan. Berlinen egin zen sari banaketa, eta bertan izan zen Poitras (irudian), baina analista ohiak bideokonferentziaz esku hartu behar izan zuen. Ossietskyk ere bere garaiko agintarien muturreko militarismoa salatu zuen eta kartzelan sartu zuten Hitler agintera iritsi aurretik. Albert Einsteinek, Romain Rollandek eta Thomas Mannek Bakearen Nobel saria berari ematea proposatu zuten. Nazia sutan jarri zen saria Ossietskyri ematea erabaki zutenean. 1962az geroztik ematen dituzte bakezalearen izena daramaten sari horiek.