IKUSMIRA
Beste urte bat printzesaz mozorrotu gabe

Mundua aldrebes jartzeko omen inauteriak. Baina ez zuzen dagoena aldrebes eta aldrebes dagoena zuzen. Nahi duena nahi duen norabidean oker daiteke, ezker-eskuin, gora-behera edo zeharka. Askatasunaren jaiak baldin badira, ez gara okertzeko baldintzak jartzen hasiko, ezta?
Izan daitezela inauteriak barruan daukagun piztia paseora ateratzeko egunak. Edo izan daitezela urteko gainontzeko egunetan piztiaz mozorrotzen direnak samurrago eta hauskorrago agertzeko egunak. Izan ere, inauterietan zer egiten dugu, maskara bat jarri edo egunero daramagun maskara kendu? Edonola ere, aurten ere lortuko dugu erronka: beste urte bat printzesaz mozorrotu gabe.

herria
Euskaldunak Kanadan: Jauzarrearen Louisbourgeko proiektua, harreman luze eta sakon baten erakusle

herria
Segurtasuna, ez pribatutasuna

erritarrak
«‘Norantz?’ galderatik ‘noiz arte?’ galderara pasa gara»
herria
Gu, bertzeak

herria