Juantxo EGAÑA

Gizonezkoak itsasoa dauka, emakumeak, badia

Argazki eder hau XX. mende hasieran jasotakoa da. Garai hartan, Bermeok 9.600 biztanle inguru zeuzkan eta arrantza zen bere ekonomiaren motorra. Kontserba-industria goraka hasia zen, eskabetxearena batez ere. Emakumeak pisu handia zeukan lan munduan; sarein jardunean, arraina saltzen, saskiak garraiatzen... eta, aldi berean, zaintza lanetan aritzen zen. Victor Hugok garbi asko ikusi zuen Euskal Herrira etorri zenean; «gizonezkoak itsasoa dauka, emakumeak, badia». Goiko irudia Enrique Guinea (1875-1944) gasteiztarrak egindakoa da. Argazkigintza zalea zen eta izen handiko aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak, “Novedades”, “Blanco y Negro” eta ”La Esfera” argitalpenetan, besteren artean. Zenbait sari ere jaso zituen bere lana goratuz. Guinearen lanak izaera dokumental nabarmena dauka: garaiko bizimoduaz gauza asko kontatzen dituzte bere argazkiek.