Etxeberria, Aimar
IKUSMIRA

MONTZOIAREN EURIAK NOIZ IRITSI ZAIN BEROALDI HILGARRIA INDIAN

Dagoeneko mila eta bostehunetik gora dira Indiako hegoaldea kiskaltzen ari den beroaldi izugarriak eragindako hildakoak. Beti moduan, kaltetuenak kale gorrian bizi diren txiroak, etxetik irteterik ez duten adinekoak eta eraikuntzan eta errepidetan lan egiten dutenak izaten ari dira. Tenperatura altuek bortitzen jo duten Andhra Pradesh estatuan beroaren eraginez hildakoen kopurua bikoiztu egin da iazko datuekin alderatuta, eta egoera latza da ondoko Telangana estatuan eta New Delhi hiriburuan bertan ere. Indian ohikoak diren argi mozketek arazoa larriagotu egin dute. Gobernuak jai egunak hartzea debekatu die medikuei. Izan ere, 45 eta 48 gradu arteko tenperaturak iragarri dituzte asteburuan ere, gutxienez ekainaren 2ra arte. Ordurako espero dira montzoiak ekarriko dituen eurite handiak. Bitartean hildakoen kopuruak gora egingo du ziurrenik eta indiarrek nola edo hala aurre egin beharko diote beroaldiari, baita argazkian bezala «rickshaw»-ak hozkailu bihurtuz ere. David Lazkanoiturburu