Trena Iruñera iritsi zenekoa

1856ko maiatzean Espartero jenerala Iruñera iritsi zen Iruñea-Tafalla-Caparroso-Zaragoza trenbidearen lanen inaugurazioan buru izatera. Hainbat herritan ez zuten begi onez ikusten trenbidea, Caparroson kasu. Ondorioz, herritik 2 kilometrora eraiki behar izan zuten tren geltokia. 1860an inauguratu zuen Zaragozatik Iruñerako Trenbidearen Konpainiak Nafarroako hiriburuko geltokia. Bertatik abiatzen ziren ibilbidea egiten zuten bi trenak, eta 1865ean Zaragoza-Bartzelona linearekin ere bat egin zuten. II. Gerra Karlistaren baitan, trenbidean kokatuta zeuden hainbat zubi saboteatu zituzten, bai eta ia tren geltoki guztiak erre ere. Iruñeko tren geltokiaren argazkia 1867an hartu zuen valentziarra zen baina Madrilen bizi zen Jose Martinez Sanchez (1807-1874) argazkilariak. Obra publikoen argazkiekin osatu zuen galeria Parisen 1867an egin zen mundu mailako erakusketan aurkeztu zuen.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
