Juantxo EGAÑA

Bilboko setioaren krudela iruditan jaso zutenak

Bilboko setioak iraun zuen bitartean, 1873ko abenduaren 28tik 1874ko maiatzaren 2ra arte, bi argazkilari aritu ziren hirian bertan armada karlistaren bonbardaketak lehen lerrotik jasotzen. Horietako bat Pedro Telesforo de Monzon izan zen, gerora Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera sortu zuena. Bestea, Charles Monney Millet, Bilboko setioaren inguruko argazki album osatua egin zuena. Guztira 57 argazki dira, gerraren krudela modu zorrotzean jasotzen dutenak.