Juantxo EGAÑA

1908. urtea, Donostiaren garapenaren oinarri

Donostia, 1908. urtea. Jai egun itxura hartuta esnatu da Kale Nagusia; jendea dotore, galako arropak soinean, Santa Maria elizatik sartu-irtenean. 1908. urtea garrantzitsutzat hartzen da hiriaren garapenari dagokionez. Orduan sortu zen 1970. urtean saldu zuten telefonia konpainia munizipala, Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak ere orduan eman zituen bere lehen urratsak eta Niza hotelaren eraikuntza lanekin ere urte hartan hasi ziren. AEBetan gordea den irudia Charles Chusseau-Flaviens argazkilari frantsesak egin zuen, eta Pasaian, Hondarribian eta Donostian ateratako argazki sorta baten parte da.