Juantxo EGAÑA

Artzain Onaren katedrala eraikitzeko lanak

Donostiako Artzain Onaren katedrala 1897an inauguratu zuten, bederatzi urteko lanen ondoren. Manuel Etxabe arkitekto donostiarrak zuzendu zituen lanok, aurretik katedrala eraikitzeko deitutako lehiaketa irabazi ondoren. Lau proposamenen artean izan zen aukeratua Etxaberena. Lurrak –hondarra eta padura– Donostiako Udalarenak ziren eta hark utzi zituen katedrala eraikitzeko. Estilo neogotikoa dauka eta Igeldoko hareharria erabili zen eraikuntza lanetan. Katedralaren dorreak 75 metroko altuera dauka eta ez zuten amaitu 1899ra arte. Ramon Cortazar arkitekto donostiarra arduratu zen dorrea amaitzeaz. Goiko argazkiak katedrala eraikitzeko lanak jasotzen ditu eta Juan Rafael Aldayk atera zuen, Donostiako udal arkitektoa eta argazkilaritza zalea.