Erlijioak eta frankiziak
Nazkatuta naukate aspaldian erlijio musulmanarekiko gure gizartean ditugun aurreiritzi, beldur eta gorroto guztiek: integrista dela, eskubideen kontrakoa, oldarkorra, erradikala, beste guztiak suntsitu nahi dituena, matxista, jendea hiltzea saritzen duena... Ez naiz ni inongo erlijioren aldekoa, baina erlijio gehienek teoriatik hartuta behintzat albokoari onena ematea, konpartitzea eta komunitatearen alde egiteko mezua bultzatzen dute. Hala erlijioak kaltegarriak badira ere, horren interpretazioa da arriskutsuena. Demagun kristau apezpikua jendeari kondoirik ez erabiltzeko agintzen, norberaren sexualitatearen eta sexu harremanei buruz askatasuna ukatzen; sinestunak ez direnak sutan erretzen, betiere “beste bizitza batean” zerua irabazteko; meskita bateko burua gazte batzuei esanaz alkohola eta rock-and-rolla deabruarenak direla, zapaltzen dituztenen kontra eztanda eginez zerura joango direla; edo emakumeak ilea motz-motz izatera, edertasunik ez erakustera eta soilik umeen (gero eta gehiago hobeto) zaintzaz arduratzera behartzen dituen errabinoa. Hain zuzen ere, zergatik gero egongo ote denaren ziurtasunik gabe oraingo bizitza sakrifikatu? Ze engainu da hori, oraingo bizitzan norberaren eskubideak ukatu eta guztiari baietz esateko?
Asko miresten dudan pertsona batek orain dela gutxi esan zidan kristaua dela. Adinekoa delako ez nion bi aldiz galdetu, baina harrituta utzi ninduen oso bere esanak. Are gehiago, pertsona horrek bizitzarekiko, gizartearekiko eta beste pertsonekiko beti izan duen jarrera ikusita. Hautu pertsonala dela argi dut, baina nola babes daitezke gutxi batzuk aberastea, jendea engainatuta (eta ondorioz) zapalduta izatea eta eskubide zein askatasunak murriztea helburua duten erakundeak? Bizkarra eman behar zaie gehiago itxaron gabe.
Horrekin lotuta badakit gure ingurune hurbilagoeneko elizak gero eta hutsago daudela eta errelebo ezer gutxirik dagoela –berdina gertatzen da agerian EAJrekin, baina gero boto asko jasotzen dituzte!–. Hala ere, oraindik ere zergen salbuespena dute eta, ondasunez gain, botere izugarria; hainbeste Espainiako Estatua ez-konfesionala izan arren, ekintza eta ospakizun zibil gehienetan bere presentzia ohikoa dela –eta tamalez zalantzan ere ez da jartzen–. Are gehiago, gaizki ikusita dago hori zalantzan jartzea eta ez justu kontrakoa, hau da, Eliza Katolikoak halakoetan normaltasunez esku hartu behar izatea. Aldiz, zer gertatuko litzateke halakoetan beste erlijio batzuetako ordezkariek parte hartuko balute? Batek baino gehiagok eskuak burura altxatuko lituzke suminduta.
Eliza Katolikoarekin lotuta –hori baita hemen orain arte bizi eta sufritu izan duguna–, gogoan daukat 90eko hamarkada hasieran Gipuzkoako Gotzaindegiak Bergarako Gaztetxea zena hustu eta ixtera derrigortu zuela. Hori salatzeko apostasia kanpaina gaztetxero bat deitu zen; hau da, bataiatuak izateagatik Eliza Katolikoaren erroldan izanik, bertatik kentzeko eskaera zuzena egitea. Pertseberantzia behar da eta tematia izatea bukaerara heldu eta helburua lortzeko, baina argi eta garbi merezi du egitea. Batez ere errolda horri (eta kopuru horiei) esker diru laguntzak, zerga salbuespenak eta (ageriko) presentzia handiagoa dituelako Eliza Katolikoak; eta, hain zuzen, erakunde pribatu bat bezala tratatzeko ordua delako eta kendu behar zaiolako legitimazioa, besteak beste, herrietan auzolanaz eraikitako hainbat eta hainbat ondasun lapurtzeko.
Zilbor-heste horrekiko apurketan, gauza guztietan bezala inplizituki, zerikusia dauka baita hizkuntzak berak ere. Euskaraz ez horrenbeste –eta frantsesez ez dakit–, baina gaztelaniaz oraindik ere erlijioarekin lotutako dozenaka esamolde erabiltzen ditugu egunerokoan oharkabean. Eta judutar nazkagarriei ura ere ez ematearren “urte sabatikoa” nire hiztegitik ezabatu dudan bezala, gaztelaniaz Jainkoari eta erlijio katolikoari zuzenki lotutakoak nire inguruan sinestunak ez direnei behintzat aldarazteko ahaleginean nabil. Hala bedi? •


