AGURRA MARCELO USABIAGA GUDARIARI

Kasik 99 urte zituela hil zen Marcelo Usabiaga miliziano eta gudaria joan den uztailean. Ordizian jaioa zen arren, Hernanin egin zuen bizimodua urte luzez. Bere azken egunetaraino jardun zuen bere azalean sufritutako gerra kontatzen, «gerrak ez duelako ezer onik ekartzen». Lau aldiz izan zen atxilotua eta 21 urte eman zituen preso kartzela desberdinetan. Hirutan zauritu zuten balaz, baina bizi osoa izan zuen injustiziak salatzeko.