HEMERETZI HILDAKO, AMIANTOZ

Amianto mineral kantzerigenoa enpresa eta etxebizitzetan erabili izan da (oraindik ere erabiltzen da zenbait tokitan), eta hiltzaile isila izaten ari da, batez ere hura arnastuz biriketako minbizia sortzen duelako. Aurtengo urtea ere ez da samurra izan, azaroaren amaieran dagoeneko hemeretzi baitziren 2015ean amiantoaren eraginez hildakoak. Albiste baikorrena epaitegietatik etorri da; amiantoa zuen senarraren arropa garbitzearen ondorioz hildako emakumearen heriotza aitortu dutelako.