LURRIKARAK NEPAL ASTINDU ZUENEKOA

Apirilaren 25ean 7,9 graduko lurrikara bortitzak astindu zuen Nepal. Azpiegiturak guztiz suntsitu eta 8.000 hildakotik gora eragin zituen lurrikarak. Astindu latza pobreziak aurretik ere gogor jipoitutako herrialdearentzat. Hilabete igaro ez zenean, beste lurrikara batek, Richter eskalan 7,3 gradukoa, kolpatu zuen berriro Nepal. Katmandun ez ezik, Indiako New Delhin eta Bangladeshko Dhakan ere atzeman zuten. Lurrikarak Nepaleko azpiegiturak erabat suntsitu zituen. Geroztik, bizi-baldintza gogorretan ari dira aurrera egiten hango herritarrak, mendialdeko herrixketan bereziki.

herria
Euskaldunak Kanadan: Jauzarrearen Louisbourgeko proiektua, harreman luze eta sakon baten erakusle

herria
Segurtasuna, ez pribatutasuna

erritarrak
«‘Norantz?’ galderatik ‘noiz arte?’ galderara pasa gara»
herria
Gu, bertzeak

herria