MUNDUARI ARNASA ETEN ZION HEGAZKIN ISTRIPUA

Martxoaren 24an Bartzelona eta Düsseldorf arteko ibilbidea egiten zuen Germanwings konpainiako hegazkin batek Alpeen kontra jo zuen bortitz, Estatu frantseseko lurretan. 144 bidaiari eta tripulazioko sei kide zeramatzan hegazkinetik ez zen inor bizirik atera. Istripua gertatu eta bi egunera, aurpegi ilunez eta erabat lur jota, kasuaz arduratzen zen fiskal frantsesak espero gabeko berria eman zuen komunikabideen aurrean: Andreas Lubitz 27 urteko kopilotuak apropos eragin zuen istripua. Berehala atera ziren argitara Lubitzen buru osasunaren inguruko informazioak eta zeresan handia eman zuen auziak. Gainera, istripuak eragin zuzena izan zuen hegazkinen barne segurtasuneko neurrietan.