Juantxo EGAÑA

Gasteizko industrializazioa, Alberto Schommerren argazkietan

XX. mendearen bigarren erdian Gasteiz hiri industrial bihurtu zen, 60ko hamarkadan biztanleria ia bikoiztuta, immigrazioa tarteko. Argazkian Industrias Goher galdategia ageri da. Zerkabarren kalean zuen helbide soziala, Knörr gaseosa fabrikatik gertu. Egilea Alberto Schommer Koch jatorri alemaniarreko argazkilaria izan zen. I. Mundu Gerra hastean, Donostiara jo zuen babes bila. Gipuzkoako hiriburuan, bere osaba Willy Kochekin lan egin zuen. Zenbait urte geroago, Zaragoza, Madril eta Bilbotik igaro ondoren, Gasteizen geratu zen. Alaba Jeneralaren kalean estudioa zabaldu eta bertan jaso zuen, argazkiz, Gasteizko bizitza sozial eta kulturala. 1996an, haren semeak, Alberto Schommer Garcia argazkilari aintzatetsiak, Arabako Foru Aldundiari eman zion aitaren funtsa.