#DSS2016 paisaia beltza
Agintari zenbaitek ez du gustuko egungo paisaia. Ez du gustuko Zubieta mendia, Belartzako sarrera eta Gipuzkoa plazak osatzen duten hirukia. Nola liteke Belartzan bi hilabetez hondeamakina erraldoiak egurrean aritu izana agintarien, udaleko teknikarien eta udaltzainen begi aurrean eta azkenean eragile sozialen salaketen oihartzunak behartu izana txikizioa etetera eta Donostiako Udala lanen esleipenerako konkurtsoko oinarriak publikatzera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean!
Diruaren hotsak ditu nonbait ezkutarazten lotsak… eta azaleratu harropuzkeria galantak. Politikari berak, sabel mingostuta antza, tematuta darraite erraustegiarekin: «Zubietan eraiki egingo dugu, kosta ahala kosta». Ze axola dio herritarren, medikuen edo @tGuraSOS-en osasunaren aldeko aldarriak. Harrokeriaz dira agertzen egia bakarraren jabe, gainontzekoak beste muturreko hegian kokatuz ezker abertzalearen deabrupean… Martxa honetan Torquemada ere gaindituko dute hauek, alajaina! Legegintzaldi beltza daramate Donostiako Udaleko eta Aldundiko gobernanteek… «a hechos consumados», turboa sartuta eta ezkutuan, herritarrei ahotsa ukatuta. Eta galdetzen diot ene buruari ekainaren 5eko erabakitzeko eskubidearen aldarria babestea lotsarik eza muturrera eramatea ez ote den? Bada, txin-txin politikariak lotsagarri ditu uzten (oraindik lotsaren arrastorik badute) Kattalin Minerrek ekainaren 3ko “Berria”-n argitaratu “Politikariak zaborrontzietan” artikuluan. Olano eta Goiari ez omen zaie protestarik gustatzen #DSS2016 kapitalean eta horien irudiko herritarrek ezin dutela nahi dutena egin guztiona den espazio publikoan. Ondorioz, #erraustegia eraiki nahi duten politikari biek beren buruei errepikatu beharko lizkieketela baieztapen horiek.
Politikariok edozer egiteko boteretsu dira sentitzen, ordea, eta guztionak diren paisaia publikoetan, erraustegia di-da batean nahi dute eraiki, Belartza sudur aurrean suntsitzen utzi diruaren hotsaren ordaintzaileari eta Gipuzkoa plaza herritarren protesta koloretsu eta animosoaren ordez porra eta eskopetadun beltzez betetako kaleen paisaia: @pnv_style, #BizitzaDaHandiena, @tGuraSOS. •

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
