PUTINEN ETA NETANYAHUREN EZTEI BIDAIA INTERESATUA

Ekialde Hurbila Udaberri Arabiarraren negutean hankaz gora dagoen honetan ez da harrigarria Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak agertzen duten sintonia. Horren erakusle, aste honetan bertan hirugarren aldiz bisatu du Putin Kremlinean Netanyahuk. Hala ere, ez da atzo goizekoa bi gobernuen arteko harreman ona. Sobietar Batasunaren aldeko jarrera erabakigarria izan zen hasieratik Estatu sionistaren sorkuntzan. Egun, Netanyahuk Obamaren AEBekin dituen tirabirak direla eta, eztei bidaia interesatua bizi dute Errusia «zahar-berriak» eta «Israel» eta «Juda» erreinu ahistorikoen ondorengoa dela dioen Israelek. Horrela, bada, Siriako gerran batak besteari traba egingo ez diotela berresteaz gain, Putinekin bat etorri da Netanyahu Al-Assaden etorkizuna auziaren muina ez dela azaltzean. Agian horrexegatik itzuli dio Errusiak Israeli 1982an Libano inbaditu zuenean galdu zuen tankea –siriarren esku amaitu zuen–. Gerra garaikurrak ezkontza opari. Dabid Lazkanoiturburu

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
