Juantxo EGAÑA

Errepublika garaiko Gasteizko jostunak, berdintasun eske

1931n, II. Errepublika iritsi zenetik jostunak eta lisatzaileak biltzen zituzten elkarteek zortzi orduko lanaldia, emakumeon etxez etxeko lana desagertzea eta lantegiak sortzea aldarrikatu zituzten. Beste elkarte batzuek, hala nola Jostunen Batasunak eta Soinekoen Langileen Federazioak, lan horiengatik soldata handiagoak eta gizonezkoenen berdinak izatea ere eskatzen zuten. Irudia Gasteizen bizi zen Ceferino Yanguas Fiteroko semeak egin zuen 1934an, Gasteizko jantzigintza lantegi batean. Argazkilari hark Araban lan egin zuen1920tik 1949ra bitartean. Yannguasen argazkiek jendarte arabarra eta Gasteizko hirigintza garapena islatzen dituzte. Zenbait hedabiderentzat lan egin zuen, hala nola “El Pensamiento Alavés” eta “El Correo” egunkarientzat.