IKUSMIRA

KALIFA HERRIA SUNTSITU OSTEAN, ZER EGIN ONDORENGOEKIN?

Estatu Islamikoa Sirian duen azken gotorlekua galtzeko zorian den honetan, milaka dira milizia kurduek preso hartu dituzten jihadistak eta horien emazte eta seme-alabak. Argazkikoak Al-Hasakah eskualde kurduan eraiki duten Al-Hol errefuxiatu eremuan daude. 2014an, sortu berri zen kalifa herriaren deiari erantzunez, 45.000 izan ziren mundu osotik Irak eta Siriara abiatu ziren jihadistak, horietatik 6.000 bat europarrak. Ehunka izan ziren jihadiston atzetik abiatu ziren emakume eta haurrak ere, 2014 eta 2019 artean jaio diren umeak ahaztu gabe. Jihadista siriar eta irakiarrek jakin badakite kartzelan hil nahi ez badute egun etsaitzat dituzten milizietan sartu beharra izango dutela. Inguruko herrialde arabiar eta musulmanek ere nahi dutena egingo dute beraien jihadistekin. Europa da zer egin ez dakiena. Ezta guk ere. Zein izango da argazkian ageri diren neska-mutilen patua? Zer adierazten dute emakumearen begi ezkutuek? Beldurra, baina gurea. Dabid LAZKANOITURBURU