02/03/2019

Olabeagako bihurgunea, 1874an

Irudia 1874koa da, gutxi gorabehera, Bilbon bizi zen Charles Monney argazkilari frantsesak egindakoa. Uretan gora hartuta dagoenez, erreferentzia hidrografikoa alderantzikatuta dago, alegia, ezkerrean eskuinaldea ikusten dugu. Argazkiak Olabeagako bihurgunean jartzen du arreta. Ibai-trafiko handiko gunea zen garai hartan, baita belaontzien amarratze lekua ere. Goiko aldean, eskuinean, 1871ko Miserikordia Etxea ageri da, Antonio Goicoechea arkitektoaren lana. Ezkerreko aldean, Deustuko erriberako aurrealde arkitektonikoa, gaur egun ere oraindik zutik dena, aldaketa ugarirekin bada ere. Irudi hau Bilboko setioa gai duen album batekoa da. Gaur egun albumaren zenbait ale geratzen dira. Albumean Bigarren Gerra Karlistan Bilboko segurtasun hesia osatzen zuten bateriak agertzen dira 57 argazkitan, Armadaren Bateria, Txoritokikoa edo Heriotzarena, besteak beste. Boluntario laguntzaileen erretratuak eta Morro eta Miravillako gotorlekuen barrualdea ere agertzen dira argazkiotan.