Izaga, Xabier
IKUSMIRA

HAMAR, ZORTZI, SEI... BAKAR BAT ERE GEHIEGI DA

Hamar, 24 orduan. Urte osoan ere, jasanezina. Jaietan zein lanegunetan, jai gunean zein etxean, mendian zein kale-kantoi ilunean. Egia da zenbakiak fenomenoaren larria nabarmentzen duela, baina eraso ofizial bakarra ere gehiegi da. Jai gunean ibiltzen den jendearen erdia arriskuan dago. Herrian, munduan dagoen jendearen erdia, alegia. Donostiako Piratek arrazoi, jende horrek ez du bere segurtasuna bermatuta eraso matxistei dagokienez. Jendearen erdiaren segurtasuna da, baina %100en arazo larria, kalean islatzen denez. Kalean baina ez polizia-etxean: «atzokoa ikusita, edozeini salaketa aurkezteko gogoa joango litzaioke». Gasteizko jaietan Sipla Udaleko polizia sindikatuak bat egin zuen salaketa faltsuak eta tratu txarrak parekatu zituen pankartarekin. Polizia horiengana jo beharra al dago eraso bat jasandakoan salaketa jartzeko? Asteazkenean Donostiako Piratek bertan behera utzi zuten jaia, dagokienek baino ardura handiagoa erakutsita. Xabier Izaga