Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

MUNDUAREN BEREZKO DISTIRA

Ezkutuan zeuden eta hala segitzen dute. Donostiak distira izan dezan edota Azkoienek arnasa, gehienok beste aldera begira gaudenean norbaitek trapua astintzen du, zikina garbitu. Eskolan norbaitek komunak garbitzen ditu haurren joan-etorrietan, anbulatorioan ere adi dago norbait, latexeko eskularruekin eta trapua eskuan. Eta etxean, berdin. Hainbeste ertz dituen krisi honetan ezinbesteko, oinarrizko, lehen mailako dira normalean ikusten ez ditugun hainbeste lanbide... Baina poesiak ez dauka lixiba usainik, heroiek ez dituzte latexeko eskularruak eta, segur aski, oinarrizko lanbide horietako askok ikusezinak izaten jarraituko dute gero ere. Garbitu berriaren xaboi usain atsegina usainduko dugu, baina ez ditugu ezkutuko langileak ikusiko, gure munduak distira berezkoa duela sinistu nahi izan baikenuen behin. Amagoia Mujika Telleria