Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

NATURA OILARTU

Batzuetan natura oilartu egiten da; bera handitzen den neurrian sentiarazten gaitu gu txiki. Batzuetan natura oilartu egiten da; bere indarra eta edertasuna bistaratzen ditu lotsagabe, harroxko. Zoragarria izaten da argazkietarako. Hankak hoztuta eta sudurra gorrituta inoiz baino biziago sentiarazten gaitu. Oso ederra da gero epelerako aukera izango bada. Bestelakoa da epelik ez duenaren begiratua. Bestelakoa da aterperik ez duenaren hotza. Baina hori ez da naturaren ardura, jendartearen betebeharra baizik. Zoragarria litzateke, demasekoa, denon begientzat elurra eta hotza ederrak bakarrik balira. Zoragarria litzateke behar duenak behar duenean epela eta beroa izatea. Zoragarria ez ezik, justua ere balitzateke.

Amagoia Mujika Telleria