Ainara Lertxundi
IKUSMIRA

ESTATU KOLPEAK MYANMARREN GORRIZ TINDATUTAKO KALEAK

KANBAWZA TAI NEWS | AFP
KANBAWZA TAI NEWS | AFP

Aung San Suu Kyiren gobernuaren kontra militarrek otsailaren 1ean emandako estatu-kolpea eta ondorengo errepresioa salatzeko Ranguneko hainbat kale eta errepide gorriz tindatu zituzten. Preso Politikoen Laguntzarako Elkartearen arabera, 570 pertsona hil dira errepresioaren ondorioz eta 2.728 atxilotuta daude. Desobedientzia zibilaren aldeko mugimenduari sostengua ematea leporatuta, batzorde militarrak kazetarien, abeslarien, komikilarien, aktoreen kontrako atxiloketa aginduak argitaratu ditu orain kontrolpean dituen komunikabideetan. Azteazkenean bertan, militarrek hamaika zibil hil zituzten manifestazio baten kontra tiro egin ostean. Nazio Batuetako ikertzaileak Myanmarren izan dira aste honetan. Bertan, «gobernu zibilak» giza eskubideen urraketen 1.800 froga eman zizkien. Errepresioa ez da gaurko kontua herrialdean, non bereziki gogorra izan den gutxiengo etnikoen eta horien artean apatridak diren rohingyen kontrako jazarpen bortitza.