
Kukutza gaztetxea utzaraztean izandako istiluak tarteko, bi gazte alemaniar epaitu dituzte Bilbon. Fiskalak hiru urte eta erdiko zigor eskaera egin du, edukiontzi bat irauli eta erre zutelakoan. Hala ere, akusatuen aurkako froga sendorik aurkeztu gabe amaitu da epaiketa, defentsak nabarmendu duenez.
Akusazioak bi gazteek edukiontzi bat irauli eta erre zutela esan du, hain zuzen ere gertakari horiek arratsaldeko 18.15etan eman zirela azaldu du. Defentsak, bere aldetik, ukatu egin ditu gertakariak, lehenengo edukiontziak ordubete beranduago erre zituztela arrazoituz.
Horrez gain, bi gazte alemaniarrak ez ziren gertakariak eman ziren inguruetan aurkitzen defentsak aurkeztu dituen hainbat lekukoren arabera. Gainera, ertzainen azalpenetan ohikoak izan dira euren arteko kontraesanak.
Defentsa, beraz, gustura agertu da epaiketaren amaieran, ez baitute akusatuen aurkako froga sendorik erakutsi. Epaia datozen egunetan ematea espero da.
Epaiketaren harira, kalejira egin dute gaur goizean hainbat pertsonak epaitegiraino, bi gazteei elkartasuna adierazko asmoarekin.
Epaiketa gehiago
Kukutzako istiluengatik beste zenbait epaitu izango dira, bai asteazkenean gertatutako istiluengatik (8 pertsona), bai ostiralekoengatik (20), bai gaztetxe barruan babestu ziren gazteen kontra ere (30 inguru).

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

