NAIZ.INFO
IRUÑEA

Eneko Satrustegi gorritxoa Numantzian arituko da, utzita

Osasunak eta Numantzia futbol taldeek akordioa lortu dute, Eneko Satrustegi atzelari gorritxoak Soriako taldean utzita joka dezan datorren denboraldian.

Talde iruindarrak jakinarazi duenez, aipatu taldeek «behin betiko akordioa» lortu dute Satrustegi uzteko. Jokalari gazteak hamar bat partida jokatu zituen iragan denboraldian.

Ondorioz, Satrustegi 2013ko ekainaren 30era arte egongo da Numantzian utzita.

Miguel Archancok talde gorritxoaren presidentzia hartu baino ordu batzuk lehenago egin da publiko iragarpen hau.