Naiz.info
Londres

Serena Williams, Wimbledonen garaile bosgarrenez

Serena Williamsek Agnieszka Rdwanska mendean hartu du 6-1, 5-7 eta 6-2 bi orduz luzatu den partidan eta Wimbledon bosgarren aldiz eskuratu du bere ibilbidean.

Serena Williams, garaipena ospatzen. (Glyn KIRK/AFP)
Serena Williams, garaipena ospatzen. (Glyn KIRK/AFP)

Tenislari estatubatuarrak erraz hartu du mendean Rdwanska, txapelketako hirugarren faboritoa. Poloniarrak ezin izan du bere tenisik onena erakutsi, batez ere azken egunetan izan dituen arnasketako arazoak medio.

Garaipen honekin, Williams ahizpetan txikienak Wimbledoneko beste titulu bat gehiago gehitu du bere palmaresean. Lau aldiz irabazi du txapelketa (2002, 2003, 2009 eta 2010), bere ahizpa Venusek adina.