Zer ez dugu ikusi gaurko etapan? Hasierako lehiaren ondoren, antolatu den ihesaldia ez da badaezpadakoa izan! A zer nolako taldea antolatu den, kilate askoko ihesaldia inondik ere! Tour honetako izen handiak ez daude ezkutuan ikusteko horratio, eta ihesaldian izen handiak ikusi baditugu ere, tropeletik tiraka ikusi duguna ere ez da gutxiago izan; Cavendish bera gutxitan ikusi ohi dugu lanak egiten!
Behin eguneko azken mendatera iritsita, emozioz bizi izan ditut azken kilometroak: ihesaldian elkarri mokoka hasi eta geratu diren bostak ere borrokarako gogoz eta indarrez beteta. Tropelean, Evansek sua piztu eta Tourra hankaz gora jarri nahi badu ere, dena aldrebestu zaio eta zulatu baten ondorioz, guztia bere aurka jarri zaionean aurkarien jarrera ezberdinek ekarri digute polemika.
Zer da etikoa? Zer da Kiroltasunez jokatzea? Zer lasterketaren egoerez baliatzea? Evans ez beste edozein izan balitz itxarongo litzaioke?
Ez naiz ni erantzun hau emango duena, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Gaur eman nahi dudan bakarra, zorion mezua da, bat baino bi bidali nahi ditut: bata gaurko garaileari (hori bai badela, lasterketaren egoeraz baliatzea eta bere mailari etekin handia ateratzen jakitea) eta bestetik Gorka Izagirreri. Gaurkoan irabazi ez badu ere, erakutsi du etapa bat irabazteko kalitatea sobera duela eta ez nolanahiko etapa gainera. Bere aldamenean izan dituen iheskideen antzeko txirrindularia da eta palmaresa oraindik haien besteko handia ez badu ere, laster egingo duelako dudarik ez daukat. ZORIONAK GORKA!

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

Irán presenta una propuesta a EEUU para acabar con la guerra

Nueve miembros del equipo rectoral de EHU derrotado disfrutan de altos cargos con el PNV

Alto el fuego bilateral durante dos semanas e Irán garantiza el «paso seguro» por Ormuz
