
Pirinioetako etapa nagusiena eta, ziur asko, erakargarrienetarikoa izango dute gaur aurrez aurre Tourreko txirrindulariek. Igotzaileek aukera aparta izango dute beren indarrak neurtzeko eta Bradley Wigginsi ez zaio lanik faltako liderraren elastikoa mantendu nahi badu.
197 kilometro orotara Paue eta Bagneres de Luchon batuko dituen jardunaldian. Aubisque Larunsetik barna igoko dute. Portuak 16,4 kilometrotako luzeera eta %7,1eko portzentaia duten maldak ditu. Helmugara iritsi baino 143 kilometro lehenago igoko dute.
Tourmaleterantz abiatuko da ondoren tropela. Luz Saint Sauveurretik abiatuko dute igoera, 19 kilometrotakoa. %7,4ko portzentaia duten aldapak ditu (zati batzuetan, batez ere amaieran, %10,9ra iristen da) eta guztira 1.410 metroko desnibelari egingo die aurre.
Tourmaletetik jaitsita, ibilbidea lautu egiten da Aspineko igoera abiatu arte. 12,4 kilometrotako luzeera du eta %4,8ko maldak. Peyresourd izango da azken igoera, eta handik 5,5 kilometrotako jaitsiera izango dute txirrindulariek Bagneres de Luchoneko helmugara iritsi aurretik.
Jarraitu Tourrari buruzko informazio osoa (albisteak, zuzeneko kontakizunak, etapak, taldeak, sailkapenak...) gure web berezian.

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

Flotillaren aurkako Ertzaintzaren oldarraldiak oihartzun handia izan du nazioarteko prentsan

Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari ohia

