NAIZ.INFO
Bagnères de Luchon

Voecklerrek irabazi du Pirinioetako etapa nagusia

Thomas Voecklerrek bere bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean Pirinioetako etapa nagusia irabazi ostean. Sailkapen nagusirako faboritoen artean Wiggins, Nibali eta Froome izan dira indartsuenak.

Thomas Voeckler Bagnèred de Luchoneko helmugan. (Lionel BONAVENTURE/AFP)
Thomas Voeckler Bagnèred de Luchoneko helmugan. (Lionel BONAVENTURE/AFP)

Thomas Voeckler (Europcar) txirrindulari frantsesak irabazi du Pirinioetako etapa nagusia, Pau eta Bagnères de Luchon artean lehiatu dena. Modu horretan, bere bigarren garaipnea lortu du aurtengo Tourrean, eta taldearen hirugarrena.

Faboritoen artean Bradley Wiggins (Sky), Vicenzo Nibali (Liquigas) eta Chris Froome (Sky) izan dira indartsuenak. Modu horretan, liderraren mailotari eutsi dio Wigginsek, Nibaliren erasoei aise erantzun ondoren.

Eguneko ihesaldian sartu da Voeckler, beste 37 txirrindularirekin batera. Tourmaleteko igoeran indartsuenak gelditu dira eta Peyresourden denak utzi ditu atzean gaurko irabazleak.

Onenen artean Nibali izan da saiakera gehien egin dituena eta azken igoeran hiru aldiz jo du erasoa. Baina indartsu aurkitu da Wiggins eta bere taldekidea den Froome alboan zuela erraz kontrolatu dituzte italiarraren joak.

Cadel Evansek (BMC) agur esan die Tourreko podiumean sartzeko zituen itxaropenei minutu sorta eder bat galdu baitu gaurkoan.

Egunero bezala, bihar ere Tourraren nondik norako guztiez informatuko dugu NAIZen orrialde berezian.