
Irribarre batekin abiatu nahi dute Liga Athleticek eta Realak. Zuri-gorriek etxean hartuko dute Betis, baina azken asteetan taldearen inguruan izan den giroa ez da aproposena.
Fernando Llorentek ez duela kontratua berritze asmorik ezagutzera eman zuen klubak eta Javi Martinez Bayern-era joateko zorian dago, 40 miloi euro ordainduta. Guzti horri, uda hasieran Bielsa eta Zuzendaritza Batzaren artean izandako liskarra gehitu behar zaio.
Entrenatzaile argentinarrak deialditik kanpo utzi ditu bi jokalariak eta gainera joan den urteko hamaikakoan titularrak ziren beste hiru jokalari ere lesionaturik daude -Muniain, Aurtenetxe eta Amorebieta-.
Aurrean izango duten aurkariak gainera, iazko denboraldian bi partidak irabazi zizkion Athletici. Beñat, erdilari bizkaitarra, deialdian sartu du Pepe Melek, nahiz eta Wolfsburgok fitxatzeko asmoa izan.
Realean berriz, oso ezberdina da giroa. Lasai joan da uda, baina lehenengo partida zelairik zailenetako batean jokatuko dute, Camp Noun hain zuzen ere. Tito Vilanovaren lehen partida ofiziala izango da Bartzelonaren entrenatzaile bezala eta txuri-urdinak estrainekoa zapuzten saiatuko dira.

La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz

Astelehenean Bilbon Vito Quilesen agerraldiaren aurka mobilizatzera deitu dute


